2010/05/21

Venter-en azkena: bizitza artifiziala

DNA artifizialarekin bizirauten duen lehen zelula sortu dute zientzialariek. Zelularen jarduera guztiak kontrolatzen dituen softwarea artifizialki diseinatu eta zelula batean txertatu dute. Sortutako zelula berriak DNA artifizial horren antzeko DNA duten espezieen portaera eta itxura berdina du. Science-en argitaratu den ikerketak mugarri berri bat jarri du zientziaren historian. Hala ere, bada bizitza sintetikoaren sorrerak ondorio arriskutsuak izan ditzakeela eta teknologia berri horrek ekar ditzakeen probetxuak hainbesterainokoak ez direla dioenik ere. Ikerlariek diote, aldiz, aro berri bat ireki dela botiken eta erregai garbien ekoizpenean. 
EuskalNatura 

No hay comentarios:

Publicar un comentario