2011/07/20

Mendeleren jaiotzarenn urteurrena

Gregor Johann Mendel (1822ko uztailaren 20a -1884ko urtarrilaren 6a) abade eta zientzialari austriarra zen. Genetika modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.
Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen ilarren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora bere izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, bere ekarpenak ez ziren XX. mendea hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.
Mendel: genetikaren hastapena. ZIENTZIA.NET

No hay comentarios:

Publicar un comentario