2011/11/18

Zumaia: historia biologikoaren gordeleku


ImageOrain dela 7 urte fosil bat aurkitu zuten Zumaiako geologoek: duela 49 milioi urte bizi zen Saerichnites abruptus espeziearen arrastoa. Orain, kokatua dagoen hormaren ezegonkortasunak aurkikuntza hau arriskuan jartzen duela konturatu dira, eta berau erauzi eta Zumaiako Algorri interpretazio-zentrora eraman dute.
 
Aurkikuntza bitxia da bere horretan. Izan ere, arrastoa ezagutzen dute bai, baina berau uzten duen organismoari zein den ez dakite oraindik ere. Edonola, Zumaiakoa oso aurkikuntza garrantzitsua da, orain arte aurkitutako arrastoek baino 4 aldiz handiagoa delako eta oso egoera onean dagoelako.
 
Iturria: Zientzia.net
Euskalnatura

No hay comentarios:

Publicar un comentario