2011/02/24

Izter indartsudun dinosaurioa (Brontomerus mcintoshi)

Sauropodoen taldeko animalia honek elefantearen tamainua izan zuen eta orain 110 miloi urte bizi izan zen.
USA-ko arrobi batean aurkitu da eta izterretan giharre indartsuak izango zituela uste da.

El Pais-en informazio gehiago

Kaktus ibiltariaren aztarnak

Fosil arraro honek artropodoen eboluzioetaz aztarnak ematen ditu. "Diania cactiformis"-a Txinan bizi izan zen orain dela 500 miloi urte.

Pubblico-n eta  El Pais-en informazio gehiago

2011/02/18

Enanismoa (Laron sindromea), minbizia eta zahartzearen aurkako antidotoa

Nazioarteko jakitun talde batek hazkundearen hormona erregulatzen duen genean mutazio bat bereiztu du. Hormona hau Ekuador hegoaldean bizi diren talde baten altuera txikiaren arduraduna da. Minbizia eta diabetesaren garapena galerazten die eta zahartzearekin batera doazen zenbait arazoena ere.
FECYT
Muy interesante 

2011/02/15

Orain 2600 urte egiptiarrek protesiak erabiltzen zituzten


Manchester- eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, egiptiarrek protesiak erabiltzen zituzten oinetan ebaketak zituzten pertsoanei ibiltzen laguntzeko.
FECYT

2011/02/04

Uretako arkakuxoak (Daphnia pulex), gizakiak baino 10.000 gene gehiago


Ia mikroskopikoa den krustazeo hau laku eta urmaeletan bizi da  eta gorputz gardena eta begi konposatu bat dauka. 
Krustatzeo txiki-txiki honen genoma sekuentziatua izan da eta 31.000 gene ditu, gizakiarenak 21.000 berriz.

El Pais-en informazio gehiago


Orangutanaren (Pongo pygmaeus) genoma sekuentziatu dute eta gizakiarekin %97 egiten dut bat


Bartzelonako  "Instituto de Biología Evolutiva"  eta "Instituto de Oncología de la Universidad de Oviedo"-ko zientifikoak elkar lanean aritu dira. 
La Vanguardia