2013/12/12

Gure lehenengo arbasoak ez ziren marmokak izan, baina soa antzekoak bai

Ztenoforo baten irudia
                                           
Simetria erradiala zuen izaki likatsua izan zen, ozeano aurrekanbrioetan orain dela 600 miloi urte.

2013/11/14

Klimak ez du itxaroten



Klima aldaketa eragiten duten gasen isurketak ez du etenik. Iaz inoizko isurketarik handienak izan ziren munduan, eta atmosferan pilatutako berotegi efektuko gasen kopuruak marka guztiak hautsi ditu: milioiko 393,1 zati, industria aurreko kopuruetatik oso urruti: milioiko 278 zati. 

IKARAGARRIA!!!!

BERRIA-n infromazio gehiago

2013/08/08

Lehenengo in vitro hanburgesa aurkeztu dute


Laborategian sortutako lehen hanburgesa zerbitzatu dute gaur (2013-08-05) Londresen. Maastrrich Unibertsitateko Mark Post-en taldeak urteak daramatza in vitro haragiarekin lanean, eta gaur jendaurrean aurkeztu dute berebn azken emaitza: laborategian hazitako behi- zelulekin egindako hanburgesa.
ZIENTZIA: NET

2013/05/16

Pertsonen zelula amak lortu dituzte, klonazio bidez




AEBetako zientzialari talde batek lortu du. Urrats handia dela diote adituek. Klonazio terapeutikoa dela eta helburua gaixotasunak sendatzea dela diote.
BERRIA-n informazio gehiago

2013/01/16

Etiopiatik Txilera, oinez



Paul Salopek, AEBatako kazetariak-bitan Pulitzer saria jasotakoa- duela 60.000 urte gizakiek egindako bidea errepikatu nahi du, zazpi urtetan Afrikatik Hego Amerikaraiono joanda.

BERRIA-n informazio gehiago

2013/01/01

Duela 18 milioi urteko habia fosila aurkitu dute Nafarroan

Hegazti urtarren habia fosil bat aurkitu dute Nafarroan, Bardeetan. Arrautzak flamenkoen aurreko espezie batenak dira, eta, haietako bat, ia osorik kontserbatu da 18 milioi urtez. Ikertzaileen esanean, munduko habia fosilik zaharrena da, erregistro paleontologikoan dinosauroen eta beste narrasti batzuen arrautzak ezagutzen badira ere, ez direlako habiatzat hartzen, ez baitute arrautzak erruteko egiturarik.
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa