2011/11/26

Lynn Margulis hil da


      Lynn Margulis Chicagon 1938an jaio zen eta aurreko azaroak 22an hil zen. Hark aurkeztutako teoriarik ezagunena Endosinbiosiarena izan zen. Saiakera askoren ondoren haren ikerketak Journal of Theoretical biology aldizkarien argitaratu zuen. Teoria horrek eboluzioan zelula prokariotatik nola sortu zen zelula eukariota. azaltzen du.
    Azken mendean, eboluzio-biologiari gehien eman dutenen arteko bat izan zen. Bakterioak erabiliz egindako lanek biologiaren ikuspegia aldarazi egin zuten, mikroorganismo horiek ikerkuntzaren lehen planora eraman baitzituen. Ikerlari argia izateaz gain, iritsi polemikoak plazaratzeagatik ere ezaguna zen.

Zientziategia
Endosinbiosiaren teoria eta bideoa

2011/11/18

Zumaia: historia biologikoaren gordeleku


ImageOrain dela 7 urte fosil bat aurkitu zuten Zumaiako geologoek: duela 49 milioi urte bizi zen Saerichnites abruptus espeziearen arrastoa. Orain, kokatua dagoen hormaren ezegonkortasunak aurkikuntza hau arriskuan jartzen duela konturatu dira, eta berau erauzi eta Zumaiako Algorri interpretazio-zentrora eraman dute.
 
Aurkikuntza bitxia da bere horretan. Izan ere, arrastoa ezagutzen dute bai, baina berau uzten duen organismoari zein den ez dakite oraindik ere. Edonola, Zumaiakoa oso aurkikuntza garrantzitsua da, orain arte aurkitutako arrastoek baino 4 aldiz handiagoa delako eta oso egoera onean dagoelako.
 
Iturria: Zientzia.net
Euskalnatura