2012/06/09

Mosasaurio baten masailhezur aztarnak, Olaztin

Mosasaurio baten irudia eta aurkitutako hezurrak.
Mosasaurioak, Kretazeo aldian, duela 70-65 milioi urte, itsasoak populatu zituzten itsas narrastien generoko espezie desagertu bati dagozkio. Narrasti horiek 15 metro luze izatera iritsi ziren eta haien gorputz-adarrak igeri egiteko egokituta zeuden. 


BERRIA-n informazio gehiago

2012/05/25

Koloreen unibertsoa hegalaren azpian

Gizakia ikusteko gai ez den hainbat kolore dituzte hegaztiek euren hegaletan. / BERRIA
Lumek bere barruan dituzten nano egiturei esker lortu dute hegaztiek beren eboluzioan hain kolore espektro handia, Richard Prum biologoak Donostian azaldu duenez.
BERRIA.n informazio gehiago

2012/05/01

Ezinezko organismoa: Collodictyon


Oslo-ko unibertsttateko zientzilariek izaki bizidun ezezagun bat aurkitu dute, ez da ez animalia, ez landarea, ez onddoa, ez bakterioa, ez edo/ta alga. 

2012/04/25

VIH-ren molekula identifikatu dute




VIH-k organismoan zabaltzeko erabiltzen duen molekula identifikatu dute. Honela zabaltze hau eragozteko botika eraginkorragoak sortzeko aukera izango da.
La Vanguardian informazio gehiago
El Pais

2012/04/21

Munduko dinosauro arrautza handienak

 


Errepide bat egiteko lanetan, arroka bizian arrautza itxurako bolak aurkitu dituzte behargin batzuek Txetxenian. Txetxeniako Unibertsitateko geologoek esan dutenez, dinosauro arrautza fosilizatuak dira, 40 inguru, eta sekula aurkitu diren handienak. «Lur azpian gehiago egon daitezke», esan du Said-Emin Dz habrailov geologoak. Zehazteko dago zein dinosauro espezietakoak diren.