2011/11/26

Lynn Margulis hil da


      Lynn Margulis Chicagon 1938an jaio zen eta aurreko azaroak 22an hil zen. Hark aurkeztutako teoriarik ezagunena Endosinbiosiarena izan zen. Saiakera askoren ondoren haren ikerketak Journal of Theoretical biology aldizkarien argitaratu zuen. Teoria horrek eboluzioan zelula prokariotatik nola sortu zen zelula eukariota. azaltzen du.
    Azken mendean, eboluzio-biologiari gehien eman dutenen arteko bat izan zen. Bakterioak erabiliz egindako lanek biologiaren ikuspegia aldarazi egin zuten, mikroorganismo horiek ikerkuntzaren lehen planora eraman baitzituen. Ikerlari argia izateaz gain, iritsi polemikoak plazaratzeagatik ere ezaguna zen.

Zientziategia
Endosinbiosiaren teoria eta bideoa

2011/11/18

Zumaia: historia biologikoaren gordeleku


ImageOrain dela 7 urte fosil bat aurkitu zuten Zumaiako geologoek: duela 49 milioi urte bizi zen Saerichnites abruptus espeziearen arrastoa. Orain, kokatua dagoen hormaren ezegonkortasunak aurkikuntza hau arriskuan jartzen duela konturatu dira, eta berau erauzi eta Zumaiako Algorri interpretazio-zentrora eraman dute.
 
Aurkikuntza bitxia da bere horretan. Izan ere, arrastoa ezagutzen dute bai, baina berau uzten duen organismoari zein den ez dakite oraindik ere. Edonola, Zumaiakoa oso aurkikuntza garrantzitsua da, orain arte aurkitutako arrastoek baino 4 aldiz handiagoa delako eta oso egoera onean dagoelako.
 
Iturria: Zientzia.net
Euskalnatura

2011/10/22

URIK GABEKO AINTZIRA


Pitillasko aintzira (Nafarroa) urik gabe gelditu da. Hezegunea toki lehor bilakatu da, ezhoiko itxura eskainiz. Arrazoia ez da azken hilabeteetako euri falta, urmaelak ura biltzeko gaitasun gutxi duelako baizik. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren arabera, gertakaria mesedegarria da bertan lekutzen diren espezieentzat, eta urmaela garbitzen laguntzen du.


BERRIA-n informazio gehiago

2011/10/04

Lurreko lehenengo bizidunetako batzuen fosilak aurkitu dituzte

Aurkitutako zelula fosil batzuk. Arg.: David Wacey.
Bizidun zelulabakar batzuen fosilak aurkitu dituzte Osford Unibertsitateko eta Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko bi geologok, behinola hondartza bat izandako eremu batean, Australiako mendebaldean. 3.400 milioi urte dituzte fosilek, eta, ikertzaileek esan dutenez, litekeena da inoiz aurkitutako bizidun-arrasto zaharrenak izatea.Zientzia.net- en informazio gehiago

2011/07/26

"SINC: zientzia berri iturri" erakusketa Iruñeako planetarioan

Iruñeako planetarioak udarako prestatu dituen ekitaldiak erakusketa honekin hasiko dira. UZtailak 26-tik irailak 17-raino iraugo du. Bertan SINC agentziak osatutako hainbat argazki, besteak beste, izango dira ikusgai.

Informazioa gehiago FECYT-en

2011/07/20

Mendeleren jaiotzarenn urteurrena

Gregor Johann Mendel (1822ko uztailaren 20a -1884ko urtarrilaren 6a) abade eta zientzialari austriarra zen. Genetika modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.
Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen ilarren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora bere izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, bere ekarpenak ez ziren XX. mendea hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.
Mendel: genetikaren hastapena. ZIENTZIA.NET

2011/06/07

"Espaniako bakterioa"-k ez du zerikusirik


Escherichia coli digesti prozesurako beharrezkoa da, baina bere aldaera O104-ak alerta sortu du Alemanian. Herrialde honetan oraindik ez dute lortu jakiterik zepa infekzioso  hau non sortu den.  Hori bai, espaniar pepinoak ez dira izan. 

FECYT

2011/04/07

Zelula ametatik eratorriko erretinak sortu dituzte laborategian

Zelula ametatik sortutako bi erretina ( igel baten begiak dirudite) 
Aurrerakuntxa hau garrantzitsua da zabalduen dagoen itsumenari aurre egiteko.
Ez da inoiz hain ehun komplexurik lortu.


Josep Corbella. La Vanguardia

2011/03/29

Patarroyok txertoak garatzeko metodologia bat aurkeztu du

Txerto sintetikoak egiteko metodologia bat argitaratu du Manuel Elko Patarroyo zientzialari ezagunak, Chemical Reviews aldizkarian. Berez, artikuluak urteetan egindako lana biltzen du, eta malariatik babesteko txerto sintetikoa garatzeko pausoak azaltzen ditu, nahiz eta izenburuan ez den gaixotasun jakinik aipatzen (Structural and Immunological Principles Leading to Chemically Synthesized, Multiantigenic, Multistage, Minimal Subunit-Based Vaccine Development da lanaren izenburua).
Izatez, malaria eragiten duen bizkarroiaren zati baten bertsio sintetikoa da deskribatutako txertoaren oinarria. Zati hori gakoa da infekzioan, eta bizkarroiaren aldaera genetiko guztiek dute; hala, aldaera guztien aurrean da eraginkorra txertoa. Hori oso da garrantzitsua, aldaeretako batzuk erresistenteak baitira gaur egun dauden tratamendu nagusiekiko. Gainera, tximinoetan egindako probetan, eraginkortasun ia erabatekoa erakutsi du txertoak.
Are gehiago, artikuluaren amaieran Patarroyok eta haren taldekideek aipatzen dutenez, metodologia baliagarria izan daiteke beste gaixotasun infekziosoetatik babesteko txertoak egiteko.
Hain zuzen, horixe azpimarratu dute artikuluaren berri eman duten komunikabide gehienek; alegia, gaixotasun infekziosoen aurka txerto sintetikoak egiteko errezeta moduko bat aurkitu duela Patarroyok. Hala ere, argitaratzeak gaztelaniazko komunikabideetan baino ez du izan oihartzuna; gainerakoetan, aipatu ere ez dute egin. Aditu askok ere zuhurtziaz hartu dute; izan ere, oraingoz malariaren aurkakoa bakarrik egin dute, eta ez dute pertsonetan probatu. 

2011/03/07

Orain 2.000 urte arratoi "erraldoiak" bizi izan ziren Kanariar irlatan

 Canariomys tamarania-ren marrazkia

Canariomys bravoi eta Canariomys tamarani karraskari espezie erraldoiak Tenerife eta
Gran Canaria irletan bizi izan ziren hurrenez hurren.

2011/02/24

Izter indartsudun dinosaurioa (Brontomerus mcintoshi)

Sauropodoen taldeko animalia honek elefantearen tamainua izan zuen eta orain 110 miloi urte bizi izan zen.
USA-ko arrobi batean aurkitu da eta izterretan giharre indartsuak izango zituela uste da.

El Pais-en informazio gehiago

Kaktus ibiltariaren aztarnak

Fosil arraro honek artropodoen eboluzioetaz aztarnak ematen ditu. "Diania cactiformis"-a Txinan bizi izan zen orain dela 500 miloi urte.

Pubblico-n eta  El Pais-en informazio gehiago

2011/02/18

Enanismoa (Laron sindromea), minbizia eta zahartzearen aurkako antidotoa

Nazioarteko jakitun talde batek hazkundearen hormona erregulatzen duen genean mutazio bat bereiztu du. Hormona hau Ekuador hegoaldean bizi diren talde baten altuera txikiaren arduraduna da. Minbizia eta diabetesaren garapena galerazten die eta zahartzearekin batera doazen zenbait arazoena ere.
FECYT
Muy interesante 

2011/02/15

Orain 2600 urte egiptiarrek protesiak erabiltzen zituzten


Manchester- eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, egiptiarrek protesiak erabiltzen zituzten oinetan ebaketak zituzten pertsoanei ibiltzen laguntzeko.
FECYT

2011/02/04

Uretako arkakuxoak (Daphnia pulex), gizakiak baino 10.000 gene gehiago


Ia mikroskopikoa den krustazeo hau laku eta urmaeletan bizi da  eta gorputz gardena eta begi konposatu bat dauka. 
Krustatzeo txiki-txiki honen genoma sekuentziatua izan da eta 31.000 gene ditu, gizakiarenak 21.000 berriz.

El Pais-en informazio gehiago


Orangutanaren (Pongo pygmaeus) genoma sekuentziatu dute eta gizakiarekin %97 egiten dut bat


Bartzelonako  "Instituto de Biología Evolutiva"  eta "Instituto de Oncología de la Universidad de Oviedo"-ko zientifikoak elkar lanean aritu dira. 
La Vanguardia

2011/01/14

Bi hankadun dinosauru harrapari bat aurkitu dute


Eodromaeus murphi, harrapakarien aurrekoa izan daitekeela uste dute zintzilariek.  Science aldizkariak aste honetan argitaratu duenez, Ischigualasto-ko haranean ( Argentina- ko iparrekialdean) egin duten aurkikuntza honek, dinosauruen desagertzeari buruz ere azalpenak emeten ditu.