2010/12/14

Enkarguz egindako hestea

 James Wells-en taldeak, Cincinnati Children's Hospital Medical Center-en, gizaki zelula amak heste ehun bilkatu dituzte. Giza ehun osoa lortu duten lehenengo aldia izan da, bere zelula mota guztiak heldu batengan antolatuta dauden bezala. 

2010/12/02

Bizitza mota berri bat aurkitu dute Lurrean


Mono-n (California), oso gazia den aintzira, fosfororik gabeko bizia topatu dute.Hemen, bere ADN-an fosforoa arsenikoz (hiltzailea orain arte) ordezkatu dezakeen bakterioa bilatu dute. Aurkikuntza honek Lurretik kanpo bizia aurkitzeko aukerak zabaldu ditu. 
Publico-n informazio gehiago

La vanguardia

2010/11/29

Ugaztunak tamainuz handiagoak dinosauruak desagertzean

Gaur egungo elefanteek beraien arbasoen tamaina dute. Argazkiak: CSIC.

Ikertzaile talde batek  Science- n agertu du honako berri hau: orain 65 miloi urte dinosauruak desagertu zirenean ugaztunak handiago izateko aukera izan zutela (zirenak 1000 bat handiago).
Dinosauruak  landarez elikatzen ziren espezierik handienak ziren eta hauek desagertzean  janari iturri bat libre gelditu zen.  Ugaztunak landare horietara egin zuten. Gainera, Jessica Theodor-ek azaltzen duen bezala, eraginkorragoa da belarjalea izatea handiagoa izaten denean.
SINC

2010/11/26

UGAZTUNAK LURREAN NAGUSI

                               Indricotherium transouralicum talde baten marrazkia, Lurrean

                               inoiz bizi izan diren ugaztunik handienak. 

Informazio gehiago. Público

2010/11/18

Indiatik etorritako "superbakterioa" Europan zehar zabaltzen ari da

NDM-1-a,  Indiatik etorritako bakterioa da. Lehen aldiz Bretainia Handian  aurkitua izan zen abuztuan eta antibiotikoen aurrean bereziki  erresistentea dela ikusi da. Orain Europako beste 12 herrialdeetan sumatua izan da adituek esan dutenez.
 Informazio gehiago. Le Monde
Telecinco

2010/11/12

Bere burua klonatzeko gai den muskerra aurkitu dute

" Leiolepis ngovantrii " izeneko espezie honetako emeak hau sexugabe ugal daitezke. Zientzarako ezezaguna eta Vietnan hegoaldeko jatetxeetan ohikoa beraien menuetan.
Informazio gehiago. FECYT

2010/11/07

Lurzoruek hamarka urte behar dituzte isurketa toxikoetakoaz errekuperatzeko

Aznalcóllar-en gertatutako isurketa izan zela 12 urte pasatu ondoren Natur Zientzietako Museo Nazionaleko (MNCN-CSIC) talde batek luzorua indarberritzen ari dela ziurtatu du. Nematodoen ikerketek (lurzoruko adierazle biologikoak diren zizare mikroskopikoak) metal astunek eragindakoa sekulakoa izan zela ziurtatu dute eta Hungarian izandako isurketaren ondoriak aurreikusteko baliogarriak izango dira.
Informazio gehiago. FECYT

2010/10/23

Ezagutzen ez ziren bakterio-birusak hauteman dituzte giza hesteetan

Gizakion gorputzeko mikroorganismoak aztertzen ari diren mikrobiologoek orain arte ezagutzen ez ziren gene biralak hauteman dituzte gorozkietan. Behatutako birusen DNA-sekuentzien % 80 berriak ziren.
Ikertzaileek ikusi dute hesteetan bizi diren birus horien konposizioa iraunkorra dela denboran, eta berdingabea pertsona bakoitzean. Alegia, hesteetako bakterio ugari partekatzen dituzten bikiek ere ezberdina dute hesteetako birusen konposizioa. Nature aldizkariak eman du ikertzaile australiar eta estatubatuarrek egindako aurkikuntzaren berri.
Gainera, ikertzaileen arabera, bakterioen eta birusen arteko existentzia kanpoan baino baketsuagoa da. Hain zuzen, birus bakteriofagoek eraman eta transferitzen dituzten gene ugari bakterioentzat onuragarriak direla ikusi dute; besteak beste, zelula-hormak konpontzen lagun diezaiekete. 

2010/10/14

2010/10/13

Lurreko lehen landarearen fosila aurkitu dute Argentinan

  Argentinako iparekialdean aurkitu duten landare fosil honek ,  472 miloi urte izan ditzakela uste dute zientifikoek. Hauen ustez, orain arteko zaharrena Arabia Saudi eta txekiar Errepublikan garatu izan zen orain dela 462 miloi urte.
Informazio gehiago nahi izanik: FECYT

2010/09/23

USA- n 15 adardun dinosaurua aurkitu dute

'Kosmoceratops richardsoni'-a da, 5 m-ko belarjale erraldoia.
'Uthaceratops gettyi'  dinosauru espeziea ere aurkitu dute USA-n.

Público
FECYT

2010/09/17

50m baino zabalera gehiagoko hegaztiaren hezurdura aurkitu dute.

                               (Itxuratutako marrazkia)
"Pelagornis chilensis" baten ia hezurdura osoa aurkitu dute, gaur egungo hegazti hegalarien baino 2 aldiz zabalera handiagoa izan zuena.
FECYT

2010/08/31

"Balaur bondoc" dinosauru espezie barria aurkitu dute Errumanian

Dinosauru nanoak ehizatzen zituen Errumaniako Karpatoetan aurkitu duten dinosauro espezie berriak.

Balaur bondoc-a Kretzaiko amaieran bizi izan zen Europan, dinosauruen desagerpena ekarri zuen garaia, orain dela 65 miloi inguru.

Público

2010/05/21

Venter-en azkena: bizitza artifiziala

DNA artifizialarekin bizirauten duen lehen zelula sortu dute zientzialariek. Zelularen jarduera guztiak kontrolatzen dituen softwarea artifizialki diseinatu eta zelula batean txertatu dute. Sortutako zelula berriak DNA artifizial horren antzeko DNA duten espezieen portaera eta itxura berdina du. Science-en argitaratu den ikerketak mugarri berri bat jarri du zientziaren historian. Hala ere, bada bizitza sintetikoaren sorrerak ondorio arriskutsuak izan ditzakeela eta teknologia berri horrek ekar ditzakeen probetxuak hainbesterainokoak ez direla dioenik ere. Ikerlariek diote, aldiz, aro berri bat ireki dela botiken eta erregai garbien ekoizpenean. 
EuskalNatura