2011/07/26

"SINC: zientzia berri iturri" erakusketa Iruñeako planetarioan

Iruñeako planetarioak udarako prestatu dituen ekitaldiak erakusketa honekin hasiko dira. UZtailak 26-tik irailak 17-raino iraugo du. Bertan SINC agentziak osatutako hainbat argazki, besteak beste, izango dira ikusgai.

Informazioa gehiago FECYT-en

2011/07/20

Mendeleren jaiotzarenn urteurrena

Gregor Johann Mendel (1822ko uztailaren 20a -1884ko urtarrilaren 6a) abade eta zientzialari austriarra zen. Genetika modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.
Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen ilarren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora bere izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, bere ekarpenak ez ziren XX. mendea hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.
Mendel: genetikaren hastapena. ZIENTZIA.NET